XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1985. urtean GIPUZKOAKO AZTERKETA GEOMORFOLOGIKO ETA EDAFOLOGIKOA hasi zuen, Inguru Fisikoaren ezagumendu-hutsunea, batikbat bere kudeaketan hain funtsezkoak diren aldagaiena, betetzearren, hala nola, lurraldearen substratua osotzen duten materialak, bere morfologia, berorren gain iharduten duten prozesuak, lurzoruak, etabar .

Azterketa bost urtez garatu da eta lurraldearen analisi bidezko zein informazio-sintesi bidezko metodologia aplikatuz burutu da, emaitza Gipuzkoako geomorfologia eta lurzoruarekin erlazionaturiko hainbat aldagairen 1:25.000 kartografia tematikoaren elaborazioa izan delarik, dagozkion txosten guztiekin batera.

Ikuspegi geologiko/geomorfologikoaren aldetik, nahiz interes zientifiko nahiz kultur eta hezkuntz interesagatik ondare naturalaren elementu baliotsuak osotzen duten lurraldearen zona edo puntuen katalogazio eta inbentarioa izan da azterketan trataturiko aspektuetariko bat.

Aipaturiko puntu bakoitza, bere ezaugarrien informazio xehea duen fitxaz lagundurik deskribatu da, alabaina horrela isladaturiko informazioa soilik espezialistek uler dezakete errazki.

Informazio honetatik abiatuz Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurralde Historikoaren interes geologiko/geomorfologiko handieneko adierazkariak plazaratzea komenigarritzat jo du, gure lurraldeko izadiaren hainbat zaletuk argitalpen hau gidaliburu modura erabil dezaten, eta bai Zientziatako irakasleek ere, textuetan agertzen diren fenomeno geologikoen adibideak berorien ingurunean topatuz oinarri didaktiko modura erabiltzeko.

Gidaliburu honen elaboraziorako, lehenik, Azterketan seinalaturiko puntuen hautaketan labore exhaustiboa burutu zen (...).